Gladys gogoan 2021: 42 urte

Ekainaren 5ean, 12.30etan.

COVID dela-eta, Gladyseneako atean bildu beharrean goiko aldera joango gara zuzenean, bertan omenaldi xumea egiteko asmoz. 

Bizikletaz joateko 12.00etan Bulebarrean.



Gladys saria

 

Gladys del Estal saria UPV/EHUko Informatika Fakultateak eta PuntuEUS Fundazioak sustatzen dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Ekimen honen helburua ingurune digitalean ari diren emakume gazte euskaldunak saritu, gazteentzat erreferenteak sortu eta lan hori jendarteratzea da, Gladys del Estal informatikaria gogoratzearekin batera.