Historia
apur bat
1979
urtean, Tutera, Arguedas, Valtierra, Cadreita eta Cascanteko alkateek
zentral nuklear baten proiektua eta Bardeako tiro-eremua gelditzea
eskatu zuten. Zentral nuklearra "Soto de Vergara" izeneko
lurretan eraiki nahi zuten, Arguedas eta Tutera artean. Tito eremua,
berriz, 1951tik zegoen martxan.
Urte
berean, Three
Mile Island
(Harrisburg, EEBB) izeneko zentral nuklearraren istripuaren ondoren,
Europako mugimendu antinuklearrak deialdia egin zuen mobilizazioa
deszentralizatuak antola zitezen Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren
ospakizunarekin batera. Erriberako ADMAR elkarteak eta Euskadiko
Komite Antinuklearrek adostu zuten deialdi bateratu bat egiteko, eta
1979ko ekainaren 3rako, Tuterako Pradon, erreibindikazio jaialdi
batean parte hartzeko deia zabaldu zuten.
Egun
horretako ekitaldia programatuta zegoen bezala zihoan, jai-eremuan
Polizia agertu zen arte. Horren ondorioz antolatutako eserialdi
baketsuan Gladys de Estal Ferreño 23 urteko gazteak parte hartzen
zuenean, José Martínez Salas guardia zibilak atzetik kolpe bat jo
zion arma batez eta bala bat buruan sartu. Agentea prozesatua izan
zen eta 18 hilabeteko zigorra jaso zuen "heriotza ekarri zuen
zuhurtziagabetasun ausartegi" delituaren egile izateagatik.
Baina zigortuta izan zen arren, guardia zibilak bi domina jaso zituen
ustekabean: 1982an, Merituaren Gurutzea bereizgarri zuriarekin; eta
1992an Meritu Militarraren Ordenaren Gurutzea, Nafarroako Erriberan
erakutsitako dedikazio eta lanarengatik.
Tuterako
Udalak, 21 zinegotziek aho batez bozkatuta, bi aldiz eskatu zituen
Barne ministroaren, gobernadore zibilaren eta polizia arduradunen
dimisioak, baita FOPen (Ordena Publikoaren Indarrak) alde egitea eta
errepresio gorputzen disoluzioa ere. Horrez gain, Bardeako
tiro-eremuaren lurrak Nafarroarako berreskuratzea eta plangintza
nuklear guztiak gelditzea eskatu zuen. 60 udalek baino gehiagok bat
egin zuten aldarrikapenarekin. Ezer ez zen bete.
Tuterako
errebindikazio jaialdiaren deialdi hura bultzatu zuten eskaerei
dagokienean, Arguedaseko zentrala geratzea lortu zen. Mario Gaviriak
2017an, hil baino urtebete lehenago, hala zioen: "Nafarroa gaur
egun potentzia bat da nekazaritzako elikagaietan, proiektu nuklear
horrekin dena desagertuko zen, tragedia bat zetorren. Egia esan lurra
defendatu eta mobilizazio handiak egon ziren tokitan –Ebroko
haranean eta Euskal Herrian esaterako– ez ziren ausartu zentralak
eraikitzen. Eta horrez gain, ixteko oinarriak ere ezarri ziren".
Hori izan da Debaren, Ea-Ispasterren eta Lemoizen kasua.
Orainaldiko
beste apur bat
Hala
ere, 1979ko ekainaren 3ko aldarrikapen haiek indarrean darraite.
Ebroko
urak, Erriberako ortuak ureztatzen dituztenak, ez daude arrisku
erradioaktibotik libre, zeren eta, Garoñako zentral nuklearra itxi
den arren, bertako instalazioetan hondakin erradioaktiboetarako ontzi
bat eraikitzen ari baitira, urtetan zehar metatutako hondakinak
bertan biltzeko. Istripu baten arriskua eta ziurgabetasuna hor
darrai.
Bestalde,
Bardeako tiro-eremua ixteko exijentzia ez da gauzatu, eta NATOko
hegazkinak bertan aritzen dira su erreala erabiliz, bertan
probatutakoa planetako zeharreko gerratan jaurtitzeko asmoz. Eremua
erabili duten 67 urteetan hirurogeita hamar bat istripu gertatu dira,
azken biak 2015ean, hogei bat piloturen heriotzak eraginez. Ekitaldi,
martxa eta izaera askotako aldarrikapen anitz egin dira: Nafarroako
Legebiltzarrak gutxienez zortzi aldiz eskatu du eremua bertan behera
uztea, Tuterako udalak beste horrenbeste, eta eremua desagertzeko
ehun posizionamendu baino gehiago egin dira hainbat udaletatik.
Biziaren
eta bakearen alde, gerra gehiagorik ez.
Itxaropen
handia
Gladys
del Estalen oroimenak, bizia defendatzearren paradoxikoki hil zen
emakume gazte baten memoria horrek, ekofeminismoaren baloreak
aitortzeko eta sakontzeko deitzen digu, energia nuklearrik eta
armarik gabeko bizitza aldarrikatuz.
Gladys
biktima bat da. Baina ez bigarren mailako biktima bat. Bere senideek
eta gertukoek eskubidea dugu Estatuko gorengo autoritateek egindako
mina aitor dezaten.
Egin
dituen akatsak aitortzeko eta konponbidea jartzeko Estatuak duen
interes faltak, testigantza faltsuak, epai injustuak eta botere
judizialaren eta polizialaren arteko konnibentzia tartean, Gladysen
oroimena mantentzera bultzatzen gaitu. Egindako injustiziaren
aitormena eta bere memoriaren erreparazioa nahi dugu.
Gladysi
ezin diote bizia itzuli, baina posiblea da aldarrikatu zituen
helburuak lortzea, duela 40 urte Tuterara eraman zuten eta heriotza
ekarri zioten helburu horiek. Adierazpen honekin bat gatozenok dei
egiten dugu indarrak batzera eta sen onarekin jokatzera eskaera hauek
egia bihur daitezen.